Berdintasunaren aldeko ipuinak
Lagunen Eskua Nerea neskato itsuak ikusteko gai den guztia kontatzen du. Bere lagunak nolakoak diren esango digu, eta euren artean ze antz gutxi duten ere kontatuko digu. Eskuko hatzak bezalakoak direla dio: desberdinak, baina behar beste bat egindakoak. |
Nire galtzak Elenak gustuko galtzak erosten laguntzeko eskatu zion bere lehengusinari, baina gauzek okerrera egin zuten. Lehengusinari ez zitzaion gustatzen Elenak nahi zuena. Modelo ausart eta modernoagoak probarazi zizkion, baina ez zuen arrakastarik izan. |
|
Pertsona baten atsadena ezin da beste pertsona baten lanean oinairritu. Josuk eta Mikelek ezin dute sinetsi etxea garbitu, oheak egin, janaria prestatu, etxea txukundu eta han-hemenka garbitzen duen bakarra ama den etxerik badela. Sinetsita daude ohikoa etxeko lanak guztion artean egitea dela, haien etxean gertatu ohi den bezala. |
Mikeli futbola ere gustatzen zaio, baina ez zeramika beste. Hori dela eta, eskolaz kampoko jarduera berrian izena ematea erabaki du. Lagunek barre egiten diote zaletasun hori dela-eta, neskena delakoan. Baina Mikelek sendo eutsi dio bere asmoari, eta luze barik emaitzak jasoko ditu: pieza erakargarri batzuk eta lagunen errespetua. |