Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Dokumentu Akzioak

Atarikoa


Azken ikerketen arabera, andre-gizonen arteko benetako berdintasuna urrun daukagu oraindik eta, nahiz eta andre-gizonek eskubide berberak eduki, aukera berberak ez dituzte.

Portugaleteko Udalak, zailtasun horien guztien jakitun, Andre-Gizonen Aukera Berdintasunaren aldeko I. Udal Planean hainbat zeregin bildu du, andre-gizonen arteko berdintasunaren oztopagarriak kentzeari begira. Lehen atal honetako zereginak, edo egitekoak, bada, aukera berdintasunaren abia-irizpidea udal osoaren jardunean txertatzeari begirakoak dira, udala ereduzkoa izan dadin udalerriko erakunde publiko zein pribatuen eta herritarren begietan.

Nahiz eta beste administrazio batzuek ere urteak eman dituzten andre-gizonen berdintasunaren aldeko borrokan, garbi dago udalak beste edozein administraziok baino hurbilago dituela gizartearen beharrizan eta eskakizunak eta, horren ondorioz, zuzen-zuzen dagokiola beharrizan-eskakizunon ardura. Udalek, beraz, ezinbestez hartu behar dute esku berdintasunaren aldeko politikan.

Portugaleteko Udalaren Gizarte Ongizate Sailak 2001. urtean Portugaleteko emakumeei buruz egin zuen azterlanaren arabera, Portugaleteko udaletxean 302 langile daude: 221 gizon eta 81 emakume. Esan dezakegu, beraz, nahiko alde handia dagoela gizon eta emakume kopuruen artean. Bestetik, nahiz eta gero eta emakume gehiago ari diren lehen galarazita zituzten lanpostuetan, hasi berriak baino ez garela benetako berdintasunerako bidean. Plan honen bidez, beraz, aukera garbia du Udalak bere barnean berdintasuna sustatzeko eta herritarren begietan imitatu beharreko eredu legez agertzeko.


Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz