Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Dokumentu Akzioak

3. Helburu


Egitekoak
  • Sexuaren aldagaia kontuan hartu Udalak egiten dituen azterlan, txosten, oroit-idazki eta agiri guztietan.
  • Udal idazkiak aldiro aztertu, hizkera sexistak ote dirauen jakiteko eta ikastaroak antolatu sexismorik gabeko hizkeraz.
  • Udalaren enplegu-deialdietan lanpostuak emakume zein gizonei eskaintzen zaizkiela oso garbi utzi.
  • Hainbat kartelen bidez, kanpaina antolatu udaletxeko langileak animatzeko sexismorik gabeko hizkera erabil dezaten bai maila ofizialean bai Udalari zerbitzuren bat eskatzen dion jendearekin har-ematean.
  • Zinegotziei jakinarazi oso inportantea dela eredu gisara jardun dezatela herritarren begietan, jendaurrean sexismorik gabeko hizkera erabiliz.
  • Udal sailetan lagun bana izendatu, sailak bai udaletxera bai udaletxetik kanpo bidaltzen duen informazioa aztertzeko, sexismorik gabeko hizkera eta irudiak zabal ditzan.
  • Udal sail guztietako langileak animatu, sexismorik gabe idazteaz duda egiten duten guztietan, web gunera jo dezaten.
  • Udal langileei ohartarazi eta prestakuntza eman, sexismorik gabeko hizkera erabil dezaten.


Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz