Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Dokumentu Akzioak

4. Helburua


Udal sail guztien lan egiteko moduari atxiki aukera berdintasunaren filosofia

Egitekoak
  • Azterlana egin, datuak sexuka xehekaturik, sailetako langile guztien (udaletxekoak zein udal menpeko zentroetakoak) ezaugarriak eta zereginak deskribatzeko.
  • Aztertu ea udal sailetan lan, ekimen edo egitaraurik ote duen emakumeei bakarrik begira. Edukiz gero, ezaugarriak deskribatu.
  • Udal sail guztietako langileei ohartarazi aukera berdintasunaren garrantziaz.
  • Udal sail guztietako eta udal menpeko zentroetako teknikariei prestakuntza eman, generoaren ikuspuntua kontuan har dezaten beren jardun-eremu guztietan.
  • Aukera berdintasunari buruzko ikastaro, jardunaldi eta mintegi guztien berri eman udal sail guztiei.
  • Sentsibilizazio kanpaina antolatu, jakinarazteko benetako berdintasuna lortuko badugu, berdintxe tratatu behar ditugula andreak eta gizonak.
  • Udaltzaingoari ohartarazi eta prestakuntza eman genero indarkeriaren biktimekin jarduteko protokoloaz.
  • Udalak eratzen dituen batzorde eta lantaldeetan emakume kopurua eta gizonen kopurua berdintsuak izan daitezela sustatu.


Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz