Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Seleccione Idioma: Español Euskera
Usted está aquí: Inicio
Acciones de Documento

Kudeatzeko Sistemak


Planaren ardatz eta arloetatik datozkigun helburuak lortzeko, bada, hainbat egitura ezarriko dugu, plana bultzatu, haren bilakaeraren adi egon eta ebaluatzeko. Hona hemen egitura horiek:
  • Bultzatzeko egitura. Bi organo izango dira horren osagarri:
    • Batzorde informatzailea. Plana kontuan hartuta, proposamenak prestatuko ditu, politikariek horien gainean erabaki dezaten.
    • Berdintasun teknikaria eta beste teknikari laguntzaile batzuk.
  • Udal koordinaziorako eta herritarren partaidetzarako egitura. Berdintasunerako Batzorde Mistoa. Hauexek dira batzordearen osakideak: udal talde politiko guztien ordezkariak, udal sailetako teknikariak eta udalerriko elkarteak.
  • Udalen arteko koordinaziorako egiturak. Hemendik aurrera ere Portugaleteko Udala BERDINSAREAn egongo da. Berdinsarea Berdintasunaren aldeko eta Indarkeriaren kontrako Euskal Udalen sarea da.
  • Egitarauak prestatu, horien bilakaeraren adi egon eta ebaluatzeko bitartekoak. II. plan honek egitarauak prestatzeko, urteroko ekintza-egitarauak prestatuko ditugu, urte bakoitzaren aurreko hiru hilabetean. Ekintza-egitarau horiek hauexek adieraziko dituzte:
    • ekintza bakoitzaren ardura duen sailaren edo entitatearen lan-planak: abiatzeko egoera, espero ditugun emaitzak, egin beharreko jarduerak, esku-hartu behar duten pertsonak eta entitateak, egutegia, aurrekontua eta erakuskariak.
    • ekintza-egitarau guztiek aurrekontu bana edukiko dute.

Berdintasun-planen bilakaeraren adi egotea oso inportantea da plan horien euren kudeaketan. Portugaleteko Udalean Batzorde Mistoa, koordinaziorako eta herritarren partaidetzarako egitura izanik, arduratuko da horretaz, tarteko txostenak eginez, aurreikusitako eta egindako lan-planak, zailtasunak, aurrerapenak eta abarrak erakusteko. Hori guztia sail edo entitate arduradun bakoitzak egingo du urtearen erdialdean gutxi gorabehera.

Ebaluazioa egiteko sistema paratuko da II. Plana indarrean hasi eta gutxira. Sistema horrek prozesua, tresnak eta ebaluatzeko erakuskariak hartuko ditu kontuan eta 2007an bertan jarriko dugu martxan.



Este sitio cumple con el siguiente estándar:
Icono de conformidad con el Nivel A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para 
	el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI