Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Dokumentu Akzioak

Alkatearen Agurra


Azal-Orria

Benetan ohore handia da niretzat argitalpen honen atarian irakurleok agurtu ahal izatea, gehienbat kontuan hartuta argitalpen honek Andre-Gizonen Aukera Berdintasunaren Aldeko I. Plana plazaratzen baitu, 2003-2006 bitarteko urteetan indarra izan dezan.

Portugaleteko Udalbatza Osoak, 2002ko abenduaren 30ean, Berdintasun I. Plan hau onetsi izanak garbi adierazten du Udalak konpromiso sendoa bereganatu duela andre-gizonen berdintasunaren alde. Hortaz ez dezagun ahaztu aukera--berdintasunerako eskubidea gizaki guztioi dagozkigun norbanakoaren eskubide funtsezkoetako bat dela.

Plana onetsi eta argitarara ematera ekarri gaituen b ide horretan Udala ez da bakarrik ibili, baizik eta lagun (eta laguntzaile) izanditu profesional, talde politiko etaherriko elkarte zenbait. Doakielahemendik horiei guztiei nire eskerronik beroena.

Badakigu lanik nekezena duguna aurrean: hots abian jarri planak proposatzen dituen egitekoak. Horretan ari garela, oso garbi jakin behar dugu lan hori ez dagokiola bakarrik usal sail jakin bati, ez etaGizarte Zerbitzuei ere, nahiz etahoriexek bultzatu duten plana; lana,bada, denoi dagokigu, udal sail guztioi, azken batean den-denok baitihardugu emakumeen zein gizonen ongizatearen alde.

Mikel Cabieces
Portugaleteko alkatea



Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz