Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Dokumentu Akzioak

II. Andre-Gizonen Aukera Berdintasunaren Aldeko Plana


Andre-Gizonen Aukera Berdintasunaren Aldeko II. Plana Azala

Portugaleteko Udalak 2003. urtean bukatu zuen Andre-Gizonen Aukera Berdintasunaren aldeko I. Planaren prestakuntza. Horretarako, hain zuzen, eratu zen Aukera Berdintasunaren aldeko Udal Planaren Batzorde Mistoa, hau da, plana prestatu, martxan jarri, haren bilakaeraren aditu egon, aholku eman eta ebaluatzeaz ere arduratzeko.

Batzorde Mistoak hauek guztiak ditu osakide: udaletxeko langileak, talde politikoak, udalerriko elkarteen ordezkariak eta emakumeen mugimenduko ordezkariak ere bai.

Plana prestatzeko prozesua benetan bitxia eta berria izan da, helburu nagusia izan baitu ahalik eta gizarte agente gehienak inplikatzea.

Batzorde Mistoa, udaletik kanpoko adituek dinamizatu eta koordinaturik, Berdintasunaren aldeko II. Planaz ere arduratu da.

I. Planaren indarraldia 2006an bukatzekoa zenez gero, irailean bertan ekin zion Udalak bigarrena prestatzeari, lehenengoan erabilitako metodoa, parte-hartzea erraztearen aldekoa, erabiliz.

Sei hilabetetan, bada, bederatzi saio egin du Batzorde Mistoak, abiapuntutzat hartuta, batetik, erakundeen testuingurua, eta testuinguru juridikoa ere bai, berdintasunaren aldeko politikak sortzeari dagokionez; bestetik, lehen planaren ebaluazioa; eta hirugarrenik, lan-eremuak definitzea, jarduteko ardatzak Euskadi Autonomia Erkidegoko Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko IV. Planak dakartzan berberak izanik.

Hogei bat gizon-emakumek (teknikariak, politikariak, elkarteetakoak) jardun dute, bada, arazoak definitzen eta aukerak bilatzen, berdintasunaren aldeko udal politikak aurrera egin dezan. II. Plan honen zirriborro moduko zerbait herritarren aztergai egon da Udalaren web gunean.

Halaber hitz egin dugu Batzorde Mistoan parterik hartzen ez duten udal sailetako arduradunekin, haien iritziak entzuteko eta planari egin nahi zioten ekarria jasotzeko xedez.

Horrela lortu dugu, bada, Portugaleteko Udalak datozen lau urteotan ibili behar duen bidean, ordezkari politikoak eta elkarteetakoak, teknikari adituak eta II. Planaren jarduketekin zerikusia izango duten guzti-guztiak solaskide izatea.



Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz