Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Hemen zaude: Hasiera Andre-Gizonen Aukera Berdintasunaren Aldeko Plana 2007-2010 Printzipio Orrokorrak
Dokumentu Akzioak

Portugaleteko Udalaren Berdintasunaren Aldeko II. Plan printzipioak


Portugaleteko Udalaren Berdintasunaren Aldeko II. Plan honen printzipioak 4/2005 Legearenak berak dira. Hona hemen:

  • Tratu berdintasuna
  • Aukera berdintasuna
  • Aniztasun eta berdintasunaren errespetua
  • Genero ikuspuntura kontuan hartzea
  • Ekintza positiboa
  • Sexuaren araberako rol eta estereotipoak deuseztea
  • Ordezkaritza orekatua
  • Lankidetza eta koordinazioa

Portugaleteko Udalaren berdintasunaren Aldeko II. Plan hau prestatzean, bi estrategia paratu dugu udalerrian berdintasun-politikak ezartzeko: zeharkakotasuna (mainstreaming) eta ekintza positiboa.

ZEHARKAKOTASUNA (genero-mainstreaming)

Ezinbesteko estrategia da genero-politiken garapenean. Honela definitzen dute adituek:

Prozesu politikoen antolatzea (berrantolatzea), hobetzea, garatzea eta ebaluatzea, erabaki politikoak hartzen ohi dituztenek genero-berdintasunaren ikuspuntua politika guztietan sartuta, maila guztietan eta aldi guztietan.

Zeharkakotasuna da, beraz, berdintasunaren inguruko ekintza guztien ardatza eta planaren diseinuari berari gehitzen dizkio gauzatzeko behar diren bitartekoak.

EKINTZA POSITIBOA

Aldi berean hartzen da kontuan, hau ere tresna eraginkorra izanik, ekintza positiboa, Europa Batasunaren jardun-egitarau askok egin duten bezala. Ekintza positiboa “tradiziozko” politika da aukera-berdintasunari dagokionez, genero-desberdintasunak sortzen dituen arazo zehatzak konpontzetik abiatuta. Europako Batasunaren Aukera-Berdintasunari buruzko Aholku Lantaldeak honela definitu du ekintza positiboa:

Estrategia mota bat da, itxuraz jardun-egitaraua aukera-berdintasuna egitateetan ezartzeko, horretarako aldi baterako erabakiak hartuta, horien xedea delarik gizarte praktikak eta sistemak sortzen duten bazterkeriaren kontra egin edo zuzentzea.

Estrategia biak, zeharkakotasuna eta ekintza positiboa, berdintasun-politiken betearaztearen osagarriak dira. Zeharkakotasuna aldaketa-eragile indartsua da eta denbora behar du ezartzeko, egiturari eragiten baitio. Ekintza positiboa, berriz, azkarragoa izaten da, desberdintasun-egoera zehatzei baitagokie.



Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz