4. Helburua
Genero indarkeria gutxitu
Egitekoak
- Beste informazio kanpaina bat egin, Udalak genero-indarkeriaren biktimen esku jartzen dituen zerbitzuen berri emateko.
- Genero indarkeria gaitzetsi eta arbuiatzen duten erakundeen kanpainekin bat egin.
- Hainbat jarduera burutu, herritarrei begira, emakumeen aurkako indarkeria aurrezaintzeaz ohartarazteko.
- Azaroaren 25a, Emakumeek Pairatzen duten Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, hitzaldi batzuk antolatu herritar guztiei begira.
- Gaitzesteko ekitaldia prestatu, Espainian, genero indarkeria dela-eta, emakume bat hiltzen den bakoitzean burutzeko.
- Ikastegiekin batera prestatu eta martxan jarri genero indarkeria aurrezaintzeko egitaraua.