Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Dokumentu Akzioak

Emakume eta gizonen berdintasunerako III. Plana


Emakume eta gizonen berdintasunerako III. PlanaPortugaleteko Udalak, azken hamarkadetan, hainbat programa eta ekimen garatu ditu emakumeen egoera hobetu eta udalerriko gizon-emakumeen berdintasunera lortzera begira.

 

1990eko hamarkadatik hona daude Portugaleteko Udalean gai honetarako formazioa jaso duten langile espezializatuak, baina 2003an onartu zen lehenengo berdintasun plana. Aukera Berdintasunerako I. Planak 2003tik 2006ra arteko balioa zuen.

Lehenenengo plan hori Berdintasunerako Batzorde Mistoak egin eta bultzatu zuen, sortu ere horretxetarako sortu zuten eta. Batzorde Mistoa honako hauek osatzen dute: Udaleko langileak (andrazko eta gizonezko), talde politikoak eta udalerriko erakundeetako eta emakumeen mugimenduko ordezkariak.

2006aren amaieran, eta udalerriko erakunde eta mugimenduen parte-hartzea eta ekarpena oso positiboa izan zela ulerturik, Batzorde Mistoak berak, aholkulari talde adituak lagunduta, Berdintasunerako II. Plana 2007-2010 egin zuen.

Urte hauetan, hainbat arlo jorratu dira, ikerketak eta kanpainak egin dira, formakuntza eman, sentsibilizaziorako jarduerak eta jardunaldiak prestatu eta abar, dena Berdintasun Planaren baitan.

Era berean, Portugaleteko Udala BERDINSAREA Udalerrien Sarean egon da sortu zen momentutik, 2006tik. Hartara, Berdintasunerako udalerrien Sarean eta emakumeen kontrako biolentziaren inguruan antolatu izan diren lan taldeetan parte hartu izan du, aktiboki.

Gainera, urte hauetan Batzorde Mistoa Berdintasun Planaren koordinazio eta jarraipenerako tresna bilakatu da.

2010 amaieran, II. Plana zelan ezarri zen baloratu zen, beharrezkoa baitzen III. Plana egin aurretik. Horrekin batera, udalerriko Andra eta Gizonen egoeraren gaineko datuak eguneratu zituzten.

Egoeraren azterketa eguneratu ondoren, aktuazio programa egituratua egin da, EAEko Emakume eta Gizonentzako V. Planean ezarritako irizpide eta jarraibideetan oinarrituta, hau da, emakume eta gizonen berdintasunerako gobernantza, emakumeen ahalduntzea eta balio aldaketa, gizarte ardura partekatua eta emakumeen kontrako biolentzia.

Jarraian, Portugaleteko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana 2011-2014 aurkezten da, 2011ko apirilaren 28an Udalbatzak onartuta.



Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz