2006ko otsaila. Udalak CD interaktibo bat kaleratu du 6-10 urte bitarteko haurrei begira.
Familia artean ere jardun dezakegu emakume eta gizonen benetako berdintasunaren alde; eta jardun hori txikitxuenekin hasi beharko genuke.
Horregatik, Gizarte Ongizate Sailak CD batzuk banatuko dizkie Portugaleteko familiei, hainbat istorio, marrazki bizi eta guzti, etxeko lanak familiako guztiek egin ditzaten eta lanbideetan ere berdintasunaren alde egiteko asmoz.