Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Hemen zaude: Hasiera Gertakariak Irailako Kontzentrazioa
Dokumentu Akzioak

Irailako Kontzentrazioa

Zer Kontzentrazioa Concentración
Noiz 2007/09/05
-tik 12:00 pm -ri 12:05 pm
Non Solar plazan, Portugaleteko udaletxe aurrean
Harremanetarako Izena Andre-Gizonen Aukera Berdintasunaren Aldeko Batzorde Mistoa
Harremanetarako Eposta bienestar@portugalete.org
Harremanetarako Telefonoa 944 729 212
Egutegira gertakari bat gehitu vCal (Windows, GNU/Linux)
iCal (Mac OS X)

Aukera berdintasunaren aldeko Portugaleteko Batzorde Mistoak dei egin die herriko emakume eta gizon guztiei irailaren 5an, asteazkena, 12:00etan, Solar plazan, 5 minutuko kontzentrazioa egin dezaten. Asmoa da gaitzestea 2007. urtean 53 ekamume hil dituztela beren gizonek.

Askotan galdetzen diogu geure buruari zergatik jasaten duten emakumeek indarkeria hain denbora luzez. Sekula ez diogu galdetzen, ordea, zergatik behar duen gizon batek indarkeria erabili, zergatik hiltzen duen ustez maite duen pertsona bat.

Txikitatik irakasten digute indarkeriaz nola jokatu, emakume edo gizon garen kontuan hartuta. Mutikoei askotan esaten diegu, erasoa jasoz gero, erantzun behar dutela; neskatilei, berriz, laguntza eskatu behar dutela.

Horretaz gain, beste askotan zalantza egiten dugu emakumearen egiaz; arreta guztia jartzen dugu haren jokaeran, erasotzaileak ardurarik, zerikusirik ez balu bezala.

Baina errealitateak susmo guztiak desegiten ditu, urte honetan 70 emakume hil baitute Espainian gizonek. Eta horixe adierazi nahi dugu gaur, hil guztien lehen asteazkenetan bezala: errealitateak badioskula borrokan segi behar dugula berdintasunaren alde eta indarkeriaren kontra.



Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz