Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Hemen zaude: Hasiera Gertakariak Haurrentzako Masajeen Lantegia Aitarentzat
Dokumentu Akzioak

Haurrentzako Masajeen Lantegia Aitarentzat

Zer Jornada Jardunaldi
Noiz 2007/10/25
-tik 07:30 pm -ri 09:00 pm
Non Santa Klara Kulturtegian
Harremanetarako Izena Gizarte Ongizate Saila
Harremanetarako Eposta bienestar@portugalete.org
Harremanetarako Telefonoa 944 729 212
Egutegira gertakari bat gehitu vCal (Windows, GNU/Linux)
iCal (Mac OS X)

Aita eta ni, umea

Aldaketa ugari ari dira gertatzen gure garai honetan; besteak beste, berdintasuna eta demokrazia tradiziozko usadioei nagusitzen zaizkie apurka-apurka. Familiaren antolamendu zaharra, zeinean emakume eta gizonei zeregin eta ardura desberdinak baitzegozkien, galduz doa azken urteoan, emakumeok plazara atera garenetik. Hala eta guztiz, zerbait eginkizun dago oraindik, gizonak ez baitira guztiz sartu etxean. Izan ere, emakumeek askoz ordu gehiago ematen dute etxeko eta zaingo lanetan, gizonezkoek baino.

Den-denok ahalegindu beharko gara, familiaren ardurak berdintasunez banatuko baditugu gizon eta emakumeok, emakumeek gainean daramaten zama astunagoa oztopo handia baita beste eremuetan jardun ahal izateko.

Portugaleteko Udalak, emakume eta gizonen arteko parekotasuna lortzeko konpromiso sendoa eginda, Aukera Berdintasunerako II. Plana (2007-2010) prestatu eta onartu zuen. Plana garatu eta ebaluatu behar duen Batzorde Mistoak gogoeta egin du erantzukidetasunaren inguruan eta familia harreman mota berriak azaldu ditu, berdintasunarekin bat datozenak.

Gertagari honen gaineko informazio gehiago



Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz