Vistas
CARMEN GREGORIO GIL: "Violencia de género y cotidianidad escolar"
18/09/2007 09:35 | Enviado por webmaster2 | Link permanentes | Violencia de GéneroFuente: (bizkaia.net)
Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko Andaluziako Gobernuaren II. Ekintza Planaren (2001-2004) 4. neurriaren barruan sartutako 5. helburuak ("Concienciación y prevención en el ámbito educativo, para alertar sobre las causas y los efectos de la violencia de género"), honakoa zehaztu zuen: "realizar trabajos de investigación que detecten y analicen la violencia de género en los centros educativos".
Testuinguru honetan Carmen Gregorio Gil, Granadako Unibertsitateko antropologiako irakasleak, "Violencia de género y cotidianidad escolar: Un análisis de las representaciones de masculinidad y feminidad y de las prácticas de dominación de género" ikerketa egin zuen erakunde akademiko horren Emakumeari buruzko Azterketen Erakundetik. Ikerketa hori 2006an argitaratu zuen Andaluziako Emakumearen Erakundeko Berdintasunerako eta Gizarte Ongizaterako Sailak.
Genero indarkeria emakumeak eta femenino gutxiesten duen edozein gizarte praktikarekin identifikatuta, Granadako bigarren hezkuntzako zenbait institutuk egindako behaketa lanen arabera, irakaslek eta ikasleek genero-errepresentazioak iraunaraztea eragiten dutela ikusi zen, bi subjektu mota ezberdinduz: femeninoa versus maskulinoa, lehena bigarrenaren azpian jarriz. Balantze horretara bi sexuetako ikasleen portaerak aztertu ondoren iritsi da. Portaera arlo ezberdinetan aztertu da: hitzaren erabilera (emakume nerabeen portaerarekiko deskalifikazioa, isiltasuna ezartzea eraginez), espazioaren erabilera (portaera ikasgeletan eta atsedenlekuetan), zigorrak (zigor fisikoak mutilentzat, ohartarazpen moralak neskentzat) eta erantzukizunen banaketa (tradizioz emakumearen eginkizuntzat jotako jardueren gutxiespena, "zorua garbitu", "azokara joan")
Ikerketa irakasleei eta prestakuntzaren arloko gainerako eragileei zuzendutako gida bezala eratu da, hezkuntza komunitatean kulturalki onartuta dauden bereizkeriaren forma sinboliko horiek gainditzen laguntzeko.