Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Hemen zaude: Hasiera Noticiero por la Igualdad de Oportunidades entre Hombres y Mujeres Archive 2008 06 18 EUSKAL GIZONEN ESKUTITZA BERDINTASUNAREN ALDE ETA EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRA.
Ikuspegiak

EUSKAL GIZONEN ESKUTITZA BERDINTASUNAREN ALDE ETA EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRA.

| -k bidalia webmaster2 | Esteka iraunkorrak | Sobre Portuigualdad.info

Fuente: Emakunde - Gizonduz (euskadi.net)

Euskal gizonen eskutitza, berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren kontra

Eskutitz hau sinatzen dugun gizonok badakigu gure gizartean ez dagoela berdintasunik emakumeen eta gizonen artean, ez harremanetan eta ez botere-banaketan, eta emakumeak gizonen menpe daudela. Ondorioz, gizonok hainbat pribilegio dauzkagu: aisialdirako denbora gehiago daukagu; esparru publikoan, politikan nahiz ekonomian botere handiagoa dugu; eta emakumeen etxeko lanaz eta zaintzaz gozatzen dugu. Aitzitik, gizartea antolatzeko modu honek modu negatiboan eragiten digu, eta gure nortasuna eraikitzeko gizartean eredu izan den tradiziozko gizonen eredu matxistak ez gaitu asetzen, eta gainera, gure izaera garatzeko prozesua baldintzatzen du.

Bidezkoa da egoera aldatzea, emakumeen eskubidea delako, eta gizarte osoaren onerako izango delako, egoera aldatzea onuragarria izango baita gizonentzat ere.

Horregatik, eta sexismoak eragiten dizkigun kalteak gainditzeko asmoz, berdintasuna oinarri duen gizartea eraikitzeko konpromisoa hartuko dugu, banaka nahiz taldean, emakumeek eta gizonek eskubide eta aukera berberak izan ditzagun, eta batzuon eta besteen ekarpenak eta beharrak modu berean balora daitezen. Horretarako konpromiso hauek hartuko ditugu:

  • Emakumeek sexismoaren aurka egindako aldarrikapenekin bat egingo dugu eta bazterketa sexisten aurka egiten duten borroka oro babestuko dugu, eta bereziki, indarkeria matxista gaitzetsiko. Gainera, jendaurrean eta modu aktiboan gaitzetsiko ditugu halako bazterketa-jarrerak eta ez ditugu onartuko geure inguruan.
  • Egoera, esperientzia eta jarrera guztiak haintzat hartuta, berdintasunik gabeko gizarte honi eusten dioten eguneroko balio eta jarrerak berraztertuko ditugu, eta beste gizon batzuei laguntzen saiatuko gara, aldaketa pertsonalen eta gizarte-aldaketen bide honekin bat egin dezaten.
  • Geure burua eta besteena zaintzeaz arduratuko gara, pertsonen osasunaren eta segurtasunaren aurkako arrisku-jarrerak bultzatu ordez.
  • Etxeko lanak eta familiakoak zaintzeko lanak geuretzat hartuko ditugu, baita gure izaera eraikitzeko bide gisa ere, eta bereziki, zaintzeko baimen, eszedentzia eta lanaldi murrizketez gozatuko dugu.
  • Askotariko sexualitatea lortzearen alde, egingo dugu, mitorik gabe, konparaziorik egin gabe eta ezer ezarri gabe, elkarrekin gozatuz eta elkarri plazera emanez. Sexualitate librearen eta sexu-aukera zein sexu-orientazio librearen aurkako jarrera ororen aurka egingo dugu.
  • Geure nortasuna libreki eraikitzen saiatuko gara, rolak eta estereotipoak alde batera utzita, geure emozioak eta sentimenduak osorik garatzeko.
  • Indarkeria ez dugu arazoak konpontzeko zilegizko tresna gisa hartuko. Baztertu egingo dugu eta bide baketsuak eta elkarrizketa erabiliko ditugu egoera korapilatsuak konpontzeko.

Euskal gizonon konpromisoa berdintasunaren aldeko apustu sendoa da. Beharrezkoa da herritar libre, autonomo, zuzen eta zoriontsuagoen gizartea eraikitzeko.

Blog
« Martxoa 2015 »
As At Az Og Ol La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Azken Sarrerak
Kategoriak
Hileroko Fitxategiak
 


Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz