Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Hemen zaude: Hasiera Erakundeak eta Legeak Europan
Dokumentu Akzioak

Europan


  • Europako Hitzarmena, Giza Eskubideak eta Funtsezko Askatasunak Babestekoa (ECHR), Europako Kontseiluarena. Erroma, 1950eko azaroaren 4a. Espainiak 1977ko azaroaren 24an berretsi zuen. 14. artikuluak dakar sexu-berdintasun eta bazterkeriarik ezaren formula.
  • Ministroen III. Konferentzia, Europako Kontseiluarena, emakume-gizonen berdintasunari buruz. Erroma, 1993ko urria.
  • Ministroen IV. Konferentzia, Europako Kontseiluarena, emakume-gizonen berdintasunari buruz. Istanbul, 1997. Konferentzia horretan estatuei eskatu zitzaien jardun-plana prestatzea, emakumeen kontrako indarkeria deusezteko.
  • Europako Kontseiluaren Bigarren Gailurraren Azken Deklarazioa. Strasburg, 1997. Estatuetako buruek berretsi zuten erabaki zutela emakumeek pairatzen duten indarkeria eta sexu-esplotazioaren kontra borrokatzea.
  • Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordearen Gomendioa, emakumeak indarkeriatik babesteari buruzkoa. 2002ko apirilaren 30a.
  • Erromako Ituna (1957ko martxoaren 25a), Europako Ekonomia Erkidegoa eratzekoa. 14. artikuluak aipatzen du sexu-berdintasun eta bazterkeriarik ezaren printzipioa. 114. artikuluak (119. zaharra) aipatzen du emakumeek eta gizonek eskubide bera dutela, lana bera edo balio bereko lana eginda, ordainsari berbera jasotzeko.
  • Europa Batasunaren Ituna (Masstrich, 1992ko otsailaren 9a). 6. artikuluak dio berdintasun printzipioa ez dela oztopoa izango estatuek ekintza positiboko neurriak har ditzaten.
  • Amsterdamgo Ituna, EBko hamabost herrialdeetako Kanpo Arazoetako ministroek izenpetua 1997ko urriaren 2an. Europa Batasunaren Itunaren 6. artikulua (F zaharra) aldatu zuen, giza eskubideen eta funtsezko askatasunen errespetuaren printzipioa sendotzeko. Gizon-emakumeen berdintasunari buruzko beste xedapen batzuk ere hartu zituen.
  • Europako Konstituzioa ezartzeko ituna, Europako Kontseilua, Brusela, 2004ko ekainaren 18a. Genero berdintasunari dagokionez, I. atalak (I-2 artikulua) badio gizon-emakumeen berdintasuna EBren balioetako bat dela. I-3 artikuluak, berriz, ezartzen du EBk sustatu egingo duela gizon-emakumeen arteko berdintasuna.
  • EBren zuzentarau ugari.
  • 806/2004/CE Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, garapenaren kooperazioan gizon-emakumeen berdintasuna sustatzekoa. Helburua du genero ikuspuntua politika guztietan sartzea.


Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz