Portuigualdad - Igualdad de Oportunidades entre mujeres y hombres de Portugalete

Hizkuntza Aukeratu: Español Euskera
Hemen zaude: Hasiera Erakundeak eta Legeak Udalerrian
Dokumentu Akzioak

Udalerrian


  • Bizkaiko Foru Aldundiak 2000an Berdintasunaren Aldeko I. Foru Plana onetsi zuen eta 2007an, berriz, bigarrena.
  • Portugaleteko Udala. Berdintasunaren Aldeko Hizkera-Eskuliburua. Udal Hizkeraren Estilo Liburua.

Emakume-Gizonen Berdintasunaren aldeko 4/2005 Legeak oso garbi definitzen ditu emakume-gizonen berdintasunaren alorrean administrazio-maila bakoitzari dagozkion zereginak eta herri botere guztiak behartzen ditu baldintzak ezarri eta oztopoak kentzera, emakume-gizonen berdintasuna benetakoa izan dadin, eta berdintasuna politika eta ekintza guztietan sustatzera.

4/2005 Legeak honako zereginak esleitzen dizkio Toki Administrazioari:

  1. Azpiegiturak, programak eta prozedurak egokitu eta sortzea, genero-ikuspegia beren administrazioan integratze aldera.
  2. Toki-eremuan ekintza positiboko neurriak egikaritzea.
  3. Toki-eremuan programak egitea, Jaurlaritzaren plangintza orokorraren esparruaren barruan eta foru-aldundiek egiten dituzten programen esparruaren barruan.
  4. Estatistikak egokitu eta eguneratzea, horien bitartez toki-erakundeen eskumenekoak diren eremu guztietan emakumeek eta gizonek bizi dituzten ezberdintasun-egoerak ezagutu ahal izateko.
  5. Toki-eremuan, emakume eta gizonen egoerari buruzko azterlanak eta ikerketak egitea.
  6. Toki-eremuan, emakumeen eta gizonen ezberdintasun-egoerari buruz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar diren neurriei buruz sentsibilizazio-jarduerak egitea.
  7. Toki-araudia nolakoa den eta nola aplikatzen den begiratzea, emakumeen eta gizonen berdintasun- printzipioaren arabera.
  8. Herritarrei, eta batez ere emakumeei, informazioa eta orientabidea ematea emakumeen eta gizonen berdintasunarekin zerikusia duten baliabideei eta programei buruz, bai eta bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeei oinarrizko gizarte-eskubideetarako sarbidea bermatzeko zuzendurik dauden programa eta zerbitzuei buruz ere.
  9. Bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeek oinarrizko gizarte-eskubideetarako sarbidea izan dezaten programak osatzea edo zerbitzuak ematea, zerbitzuon izaera dela-eta udal mailan eman beharrekoak direnean.
  10. Emakumeei eta gizonei bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzea helburu duten baliabide eta zerbitzu soziokomunitarioak ezartzea, beren izaera dela-eta udal-mailan eskaini beharrekoak direnean.
  11. Erakunde publiko zein pribatuekin harremanak finkatzea eta partaidetza eta lankidetzarako bideak ezartzea, baldin eta erakundeon xedeek edo eginkizunek toki-eremuan emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesten laguntzen badute.
  12. Toki-eremuan sexuaren zioz gertatzen diren bereizkeria-egoerak antzematea, eta egoera horiek errotik kentzeko neurriak hartzea.
  13. Bakoitzari bere eskumenen eremuan agindu dakiokeen beste edozein eginkizun betetzea.


Web gune hau hurrengo estandar betetzen du:
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz