VIII. UDAL JARDUNABERdinatasunaren Alde
Zer | Jornada |
---|---|
Noiz |
2008/11/12 11:45
-ri 2008/11/13 11:45 |
Non | Puente Colgante hotela. Portugalete. |
Egutegira gertakari bat gehitu |
vCal (Windows, GNU/Linux) iCal (Mac OS X) |
Aurten ere Portugaleteko Udalaren Gizarte Ongizate Sailak, andregizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko konpromiso sendoa eginda, Aukera Berdintasunen Aldeko Jardunaldiak antolatu ditu. Aurtengo jardunaldiek, Tratu txarren beste aldeak titulua izanik, beti legez emakumeei gizonek edo gizon ohiek ematen dieten tratu txarra aztertuko dute eta, horretaz gain, beste emakume talde batzuek, bere egoera fisikoa, adina edo ogibidea direla kausa, jasaten dutena ere bai.
Emakume talde berezi horiek pairatzen duten tratu txarra apika ez da hain ageria edo hain ezaguna, beste guztiak bezain ankerra eta suntsigarria, ordea, bai.
Egun bi hauetan psikologo, legelari eta mediku batzuek azalduko digute, beraz, zenbat alde eta alderdi dituen tratu txarrak eta nola diren horren biktimak, halaber, nagusiak, adingabeak eta prostitutak.
Jardunaldien bidez, beraz, mezua helarazi nahi diegu gizon-emakumeei, ez dezaten beste alde batera begira, tratu txarrak sala ditzaten eta, desberdintasunaren aurrean, tolerantziarik gabe joka dezaten.
Dudarik ez, jardunaldi hauetan beste urrats bat egingo dugu benetako berdintasunerantz.