4. Helburua
Udal sail guztien lan egiteko moduari atxiki aukera berdintasunaren filosofia
Egitekoak
- Azterlana egin, datuak sexuka xehekaturik, sailetako langile guztien (udaletxekoak zein udal menpeko zentroetakoak) ezaugarriak eta zereginak deskribatzeko.
- Aztertu ea udal sailetan lan, ekimen edo egitaraurik ote duen emakumeei bakarrik begira. Edukiz gero, ezaugarriak deskribatu.
- Udal sail guztietako langileei ohartarazi aukera berdintasunaren garrantziaz.
- Udal sail guztietako eta udal menpeko zentroetako teknikariei prestakuntza eman, generoaren ikuspuntua kontuan har dezaten beren jardun-eremu guztietan.
- Aukera berdintasunari buruzko ikastaro, jardunaldi eta mintegi guztien berri eman udal sail guztiei.
- Sentsibilizazio kanpaina antolatu, jakinarazteko benetako berdintasuna lortuko badugu, berdintxe tratatu behar ditugula andreak eta gizonak.
- Udaltzaingoari ohartarazi eta prestakuntza eman genero indarkeriaren biktimekin jarduteko protokoloaz.
- Udalak eratzen dituen batzorde eta lantaldeetan emakume kopurua eta gizonen kopurua berdintsuak izan daitezela sustatu.