1. Helburu
Udalerriko ikastetxeetara helarazi andre-gizonen aukera berdintasunaren printzipioa eta printzipio horren araberako lana sustatu
Egitekoak
- Galdetegia prestatu honako datuak biltzeko: ikastetxeetan zer dakiten aukera berdintasunaz eta zein neurritaraino ohartu diren horren garrantziaz.
- Galdetegiaren ondorioen berri eman ikastetxeei, eurek ere ikus dezaten zer dakiten aukera berdintasunaz eta zein neurritaraino ohartu diren horren garrantziaz.
- Esku-orria prestatu ikastetxeetan banatzeko. Orriak azalduko du zein garrantzizkoa den neska-mutilak berdin heztea etorkizunean aukera berdinak izan ditzaten.
- Ikastetxeei jakinarazi Portugaleteko Udalak konpromiso sendoa duela andre-gizonen parez pareko trataera lortzearren.