Ikuspegiak
"Familia barruko indarkeria eta genero indarkeria Euskadiko Justizia Administrazioaren aurrean 1/2004 Lege Organikoa indarrean sartu ondoren" azterketa, Manuel Calvo Garciarena.
2007/09/15 09:25 | -k bidalia webmaster2 | Esteka iraunkorrak | Violencia de GéneroFuente: TRESNAK(bizkaia.net)
Donostiako Kursaalen martxoaren 8 eta 9an egindako "Genero eta familia barruko indarkeriaren gaineko Biltzarra" delakoan, Zaragozako Unibertsitateko Soziologia Juridikoko katedraduna den Manuel Calvo Garciak "Familia barruko eta genero indarkeria Euskadiko Justizia Administrazioaren aurrean 1/2004 Lege Organikoa indarrean sartu ondoren" izenburuko atariko txostena aurkeztu zuen, Zaragozako Unibertsitateko Soziologia Juridikoaren Laborategian Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzarentzat egindako azterketa hain zuzen ere.
"Familia barruko eta genero indarkeria Euskadiko Justizia Administrazioaren aurrean 1/2004 Lege Organikoa indarrean sartu ondoren" izenburuko ikerketak 2005eko bigarren seihilekoaren eta 2006ko lehengoaren artean bildutako 1000 espedienteren azterketa du oinarri eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako epai organoetako erregistroetan jaso eta epaia izan duten 588 kasuren eta Emakumeen aurkako indarkeriarako epaitegietan epairik gabe artxibatutako 125 kasuren azterketan zentratzen da. Ikerketaren zuzendariaren hitzetan, genero indarkeria eta familia barruko indarkeria direla eta, Justizia Administrazioa hobetzen lagundu nahi dute ikerketaren emaitzek.
Txostenaren talde arduradunak, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege organikoan jasotako aldaketak direla bide, jardunbide juridiko berriaren eraginaren ebaluazioa egin nahi izan du eta legegintzako aldaketen aplikazioa noraino iristen den egiaztatu, baita berez pentsatu ziren xederako, hau da, tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeen defentsa zela-eta sistema judiziala hobetzeko burutzen ote diren begiratzea ere.
Eta datuak behar bezala zorroztasun osoz aztertu ondoren, ondorio hauek atera dira:
Genero indarkeria, "Familia
barruko indarkeria" kategoriaren baitan gehien gertatzen
den urraketa da, kontrastatutako balizkoen %90eko portzentajearekin,
eta nahiko atzean ditu "Aurreko ahaideen aurkako indarkeria"
eta "Ondorengo ahaide adingabeen aurkako indarkeria"
kategoriak |
a. Indarkeria izeneko epigrafean proposatutako sailkapenaren arabera, genero indarkeria, "Familia barruko indarkeria" kategoriaren baitan gehien gertatzen den urraketa da, kontrastatutako balizkoen %90eko portzentajearekin, eta nahiko atzean ditu "Aurreko ahaideen aurkako indarkeria" eta "Ondorengo ahaide adingabeen aurkako indarkeria" motakoak.
INDARKERIA
|
KOPURUA |
PORTZENTAJEA |
|
Guztira | 42 |
7% |
|
Aurreko ahaideen aurkakoa | Aurreko ahaideak | 33 |
79% |
Ahulak | 9 |
21% |
|
Guztira | 18 |
3% |
|
Ondorengo ahaide adingabeen aurkakoa | Ondorengo ahaideak | 14 |
78% |
Ahulak | 4 |
22% |
|
Guztira | 528 |
90% |
|
Bikote barruko indarkeria | Genero indarkeria | 468 |
89% |
Familia barruko indarkeriaren beste balizko batzuk | 60 |
11% |
|
GUZTIRA | 588 |
100% |
b. Genero indarkeria eremu pribatukoa delako ustea baztertzen ari dela baieztatu da, eta aldaketaren oinarrik bi dira: botere publikoek hartutako konpromisoa, tratu txarrak aldez aurretik aurreikusi eta detektatzeko neurrien inplementazioan islatzen dena, eta hiritarren zigor soziala.
Horretan salaketaren -notitia criminis- garrantzia nabarmentzen da, hura baita epaia jasotzen duten epai prozeduretako auzietako %93ren eragilea: biktimak babesteko tresnek -babes-aginduak, besteak beste- ereindako lur-eremua; eremuaren beste aldean dugu, berriz, salaketarik jarri gabe artxibatu diren auzien %63ko kopurua.
c. Absoluzioa ez da jada halakoetan hain arrunta, emakumeen aurkako indarkeriarako epaitegietan emandako epaietatik %67k zigorra ezarri baitu, eta %33ra baino ez da iristen absoluzio kopurua: lehen hutsegite edo falta hutsa zena orain delitu gisa dago tipifikatuta, hortxe dago arrazoia.
d. Epaileek epaia emateko epeari dagokionez, salaketa aurkezten denetik edo epaileak egitateen berri jasotzen duenetik epaia eman arteko epea murriztu egin dela egiaztatu da, hurrengo taulan ikus daitekeenez:
EGUNAK
|
||||
Instrukzioko epaitegiak | 834 |
352,5 |
139,8 |
30,3 |
Zigor arloko epaitegia | 774,5 |
510,1 |
193,5 |
41,1 |
Emakumeen aurkako indarkeriarako epaitegia | 39,4 |
11,5 |
||
Probintziako Auzitegiaren atala | 1038,2 |
510 |
320,4 |
|
2003
urtea |
2004
urtea |
2005
urtea |
2006
urtea |
Absoluzioa ez da jada
halakoetan hain arrunta, emakumeen aurkako indarkeriarako
epaitegietan emandako epaietatik %67k zigorra ezarri baitu,
eta %33ra baino ez da iristen absoluzio kopurua: lehen hutsegite
edo falta hutsa zena orain delitu gisa dago tipifikatuta,
hortxe dago arrazoia |
e. Biktimei babesa eskaintzeko tresnei dagokienez, aurrerakuntza nabarmenak gertatu dira, besteak beste erasotzaileen atxiloketak ugaritu egin dira, baita behin-behineko zigorrak ezartzea eta kalteak jaso dituzten emakumeak babesteko aginduak ematea ere.
f. Emakumeen aurkako
indarkeriarako epaitegietako bulegoetan auzien artxibatzeari buruzko
jasotako datuak, biktimak justiziarekiko duen jarreraren arabera
interpretatu behar dira, esaterako, salaketa kentzea, horrek prozeduraren
jarraipena eragotzi egiten baitu.
Aldi berean, Calvo Garcia jaunak hutsune gisa aipatzen du prozedurako
esku-hartzearen garapenari eta irizpenei -auzien artxibatzeari buruzko
irizpenak barne- eragiten dieten baterako arau edo ereduen homogeneizatze
eza.
AUZIA
/ Biktimen JOKABIDEA |
Kop. |
% |
|
Zigor garrantzirik ez duten egitateak | 11 |
8,8% |
|
Salaketari eusten diote eta akusazioan berretsi egiten dira | 5 |
45,5% |
|
Ez diote salaketari eusten edo/eta ez dute akusazioan laguntzen | 4 |
36,4% |
|
Beste batzuk | 2 |
18,2% |
|
Ez da geratzen egiaztatuta deliturik egin denik | 113 |
90,4% |
|
Salaketari eusten diote eta akusazioan berretsi egiten dira | 23 |
20,4% |
|
Ez diote salaketari eusten edo/eta ez dute akusazioan laguntzen | 83 |
73,5% |
|
Beste batzuk | 7 |
6,2% |
|
Beste batzuk | 1 |
0,8% |
|
Beste batzuk | 1 |
100% |
|
GUZTIRA | 125 |
100% |
“Zuzenbidean aldaketa nabarmenak egin arren ere, giza balioak ez dira horregatik goizetik gauera aldatzen. Eta praktika juridikoak berak ere denbora behar izaten du finkatu eta optimizatzeko, batez ere eragile juridiko eta sozialen pentsaerak aldatu behar izaten direnean.” |
Azken finean, 2002-2004 aldian zehar epaitegietako jardunbidean familia barruko eta genero indarkeriaren arloan sartutako aldaketek emaitza baikorrak eman dituzte eta, aldi berean, biktimentzako babes integraleko neurrien eraginkortasuna eta, bestetik, tratu txarren eragileentzako zigorrak betetzeko eta horien tratamendurako jarduketak indartzeko giza baliabideetan eta baliabide materialetan gehiago eragin behar dela adierazten dute.
Ikerketaren zuzendariak ikerketaren amaieran banatu egiten ditu eraldaketa sozialaren erantzukizunak: Estatuaren eta beronen sistema juridikoaren artean, hainbat kolektiboren -emakumeen kolektiboak, besteak beste- eta gizarte osoaren artean, zeren eta:
legezko aldaketen eraginkortasunerako [...], zigor-mailakoena nahiz gizarte-mailakoena, ezinbestekoa da jardunbide sozial eta juridikoa aldatzea. Ezin da zain egon, batzuetan gertatu ohi denez, lege-eremuko aldaketak berez, automatikoki eta trantsiziorik gabe, aldaketa soziala erakar dezan. Aitzitik, gauzak alderantziz gertatu ohi dira. [...] Zuzenbidean aldaketa nabarmenak egin arren ere, giza balioak ez dira horregatik goizetik gauera aldatzen. Eta praktika juridikoak berak ere denbora behar izaten du finkatu eta optimizatzeko, batez ere eragile juridiko eta sozialen pentsaerak aldatu behar izaten direnean.